Armeniako keinu hizkuntza

Armeniako keinu hizkuntza
Datu orokorrak
Lurralde eremuaArmenia
Hiztunak-
Araugileaez du
Hizkuntza kodeak

Armeniako keinu hizkuntza edo harsneren (armenieraz: հարսներէն) Armenian erabiltzen zen keinu hizkuntza da. Ez dago zuzenean erlazionatuta Europako keinu hizkuntzekin, nahiz eta balitekeen monjeen keinu hizkuntzarekin lotura izatea. Hizkera tabuak zirela eta garatu zen, eta gaur egun desagertuta dago[1][2].

Armenian zegoen gizarte patriarkalean, ezkondu berri den emakume batek ezin zuen hitz egin senarraren, haren ahaideen eta beste pertsona batzuen aurrean, eta harsneren erabiliz komunikazio sinplea egin zezakeen. 1930eko hamarkadan, hizkuntzaren azterketa bat burutu zen Tavux probintzian[2][3].

Gaur egungo Armeniako gorrek beste keinu hizkuntza bat erabiltzen dute.

  1. (Ingelesez) Henry, Elizabeth. «Armenian Women's Sign Language» Gallaudet University (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  2. a b (Ingelesez) Torosyan, Lilly. «‘Harsneren: Language of the Armenian Bride’ to premiere at POM 2019» H-pem 2019-11-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  3. (Ingelesez) Kekejian, Carla. «Harsneren: Language of the Armenian Bride» Center for the Study of Women 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search